FORMA BEGIRADAN

Juan José Eguizábal


Logroñon jaioa, 1961ean, urte batzuetan Araban bertakotua. Gasteizko Udalak antolatutako Tailer Irekietan parte hartu zuen 1984, 1985 eta 1989ko edizioetan.
Egun Estatu Batuetan, Chicagon bizi da. “Gloria” estatuatxoaren, hots, urtero Chicago Latino Film Festival delakoan sari modura ematen den garaikurraren egilea da.
Azpimarratzekoa da Juan José Eguizábalek hainbat lehengai erabili ohi duela bere lanak egiteko, hala nola beirazko zuntza eta poliesterra.  
Lanik aipagarrienen artean: Marco Ibañez de Mataucorekin batera Maratoi herrikoiari omenaldia, 1984koa, gaur egun erretiratua badago ere, behiala Gasteizko Beti-Jai Frontoien ondoan zegoena; Ibiltaria 1985ean egin zen, eta hiriburuko Arka plazan kokatu; Jose Migel Barandiarani egindako omenaldia, Dolmen izenburukoa, 1989an egin eta Gasteizko Txile kalean kokatu zen.


Eskulturak

Izenburua Ibiltaria 
Lekua Gasteiz
Arkako enparantzan kokaturik dago, hiriaren erdialdetik gertu 
Materiala Brontzea 
Neurriak 350 cm 
Inaugurazioa 1985. urtea. 
Sustatzailea 1985eko-Eskultura Lantegi irekian egindako lana da. Vitoria-Gasteizko udala da jabea.