FORMA BEGIRADAN

Eduardo Chillida


Eduardo Chillida 1924an jaio zen, Donostian. 1943an Madrilera joan zen arkitektura- ikasketak egitera; baina bertan behera utzi zituen eskultura bere benetako pasioa zela konturatu zenean. Dena den, Chillidak marrazkia, collagea eta teknika grafikoak eta beste teknika batzuk ere landu zituen.
Lehenengo erakusketa Parisen egin zuen 1950ean, eta harrezkero haren lana nazioarteko galeria eta museorik ospetsuenetan ikusi ahal izan da; horretaz gain, haren obra mundu guztiko hogei museotan baino gehiagotan dugu ikusgai. Obra publikoari dagokionez, 43 eskultura ditu jarrita munduan zehar: AEBen, Espainian, Frantzian, Alemanian, Finlandian, Suitzan, Japonian. Euskal Herrian kokatu zituen eskulturen artean, ezagunenak hauek dira: Haizearen orrazia (Donostia), Gure aitaren etxea (Gernika), Foruen Omenaldia (Gasteiz) eta Lizardiren Leihoa (Tolosa).

Zorionez, haren lanaren bilduma Hernani herrian (Gipuzkoa) kokatuta dagoen Chillida-Leku Museoan ikus daiteke. Sari ugari jaso zituen; besteak beste: Veneziako Bienala, Kandinsky, Wilhem Lehmbruck, Asturiasko Printzea, Kaiserring alemaniarra. 2000 urtean Honoris causa doktore izendatu zuen Unibertsitate Konplutentseak. 2002ko abuztuaren 19an hil zen Donostian.



Eskulturak

Izenburua Lizardiren Leihoa 
Lekua Tolosa
Andre Maria plaza, Aranburu jauregiaren ondoan 
Materiala Altzairua 
Neurriak 225x121x26,5 cm 
Inaugurazioa 1983ko abenduaren 11n 
Sustatzailea Tolosako Udala 

Izenburua Begirari IV 
Lekua Bilbo
Pedro Arrupe pasabidea 
Materiala Altzairua 
Neurriak 700 cm 
Inaugurazioa 2003an 
Sustatzailea Instituzionala 

Izenburua Foruen Omenaldia 
Lekua Gasteiz
Foruen enparantza 
Materiala Reko altzairua 
Neurriak 200x100x100 cm 
Inaugurazioa 1981ean 
Sustatzailea Arabako Foru Aldundia 

Izenburua Haizearen Orrazia 
Lekua Donostia
Haizearen Orrazia pasalekua 
Materiala Altzairua 
Neurriak 177x185x215 cm 
Inaugurazioa 1976an 
Sustatzailea Donostiako Udala 

Izenburua Omenaldia Flemingi 
Lekua Donostia
Kontxako Pasalekua 
Materiala Granitoa 
Neurriak  
Inaugurazioa 1990 
Sustatzailea Donostiako Udala 

Izenburua Gure aitaren etxea 
Lekua Gernika
Europa parkean 
Materiala Hormigoia/Altzairua 
Neurriak 700x500 cm 
Inaugurazioa 1988an 
Sustatzailea Eusko Jaurlaritza