FORMA BEGIRADAN

Agustin Ibarrola

Baso animatua

 
Izenburua Baso animatua 
Egilea Agustin Ibarrola 
Lekua Omako Basoan 
Materiala Pintura 
Neurriak  
Inaugurazioa 1980 an 
Sustatzailea Agustín Ibarrola 
Baso animatua

 

Euskal Herrian egindako eskultura publikoaren berrikuntzan gehien konprometitu ziren artistetako bat da Agustin Ibarrola. Lanbidea esperimentazioren ildotik jorratua du, nazioarteko abangoardiazko mugimenduetan egin izan den bezala, tailerrean eskala txikiko entseguak egin eta gero. 1956an Parisera jo zuen, eta “Equipo 57” delakoaren fundazioan parte hartu zuen. Aldarri zituzten tesiak “Espazio plastikoaren elkarreraginaren teoria” manifestuan eman zituzten aditzera. Espazioa zerbait dinamiko eta aldakor gisa ideiatzearen ondorio dira haren eskultura asko. Garai hartan, harremanetan egon zen Parisen finkatutako abangoardiazko artistarik inportanteenekin: Vassarely, Mortensen, Le Parc artista zinetikoekin eta abarrekin.

Espazioarekin elkar eragiteko presupostuok Omako basoan burutzen ditu: espazioaren natura dinamikoa erakutsi nahi du, landaredi, egurats, argitasun eta beste elementu aldakorren; pintatutako lerro eta margoen, eta obrari ibilbide eta ikuspegi desberdinetatik erreparatzen dion bisitariaren elkarreraginen bitartez, erakutsi ere. Jasotzailearen mugimenduak berebiziko garrantzia hartzen du, bada, praktikan artelanaren egile ere bilakarazten du eta. Omako Basoari, hortaz, performanceen filosofia dario, bai eta laurogeiko hamarkadako arte herrikoi berria edo parte hartzeko artea deitutakoa eta land art delakoa ere.

 




Agustin Ibarrola Biografia


Idatziak eta kritikak

Gonzalez, L. “Agustin Ibarrola. Artista vasco” Revista Fusion, on line.
http://www.revistafusion.com/2002/julio/entrev106.htm


Estekak

http://www.loscubosdelamemoria.net/

http://www.renfe.es/escultura/autores/ibarrola.htm


Bibliografia

Ibarrola : el Bosque de los Tótems. [Madrid], RENFE, [1997].
Ibarrola : en el interior del bosque. [Cat. exp.]. Valencia, Diputación de Valencia, (1997)
Omako basoa = El bosque de Oma. [Bilbao], Servicio Editorial, Universidad del Pais Vasco (Argitalpen Zerbitzua, UPV-EHU. 2000.
Ibarrola. [Cat. exp.]. Madrid, Ayuntamiento de Madrid, Centro Cultural Conde Duque, 1987.